Zure langileek benetan bukatzen duten ingeles-ikastaroa.

Tutoro erabilita, zure langile bakoitzak adimen artifizialeko ingeles-irakasle propioa du. Irakasle partikular baten pareko saioak, egunero itzultzeko gogoa pizten dutenak.

Hasi

Erreserbatu demo bat

Hilean $9-tik aurrera langile bakoitzeko. Eman baja nahi duzunean.

Honela dabil Tutoro · 2 min

Ikusi nola funtzionatzen duen

Itxi bideoa

  • Maila berria!

    A1 → A2

  • + 138 XP

    Orain arteko egunik onena

  • Duelua irabazita

    3 txanda irabazita, 1 galduta

  • Gaurko zereginak eginda

    3 / 3

  • 30 eguneko Streak

    Egun bakar bat ere huts egin gabe

  • + 250 txanpon

    Asteko saria

  • Maila berria

    A2 → B1

  • Ligako lehen postuan

    1. postuan, 30 lagunen artean

  • Irakasle berria desblokeatuta

    Katie

  • Dena zuzen

    12tik 12 zuzen

  • Modulua amaituta

    Bidaiak

  • Lehen esaldi osoa

    Ozen esanda

  • Bost ikasgai jarraian

    Saio bakarrean

  • Jantzi berria desblokeatuta

    5 000 gastatuta

  • Maila berria

    B1 → B2

  • Ahozko proba gaindituta

    Bigarren saiakeran

Enpresek guregan dute konfiantza

  • 500

    +

    enpresa

    langileak Tutoro bidez trebatzen

  • 1M

    +

    langile

    egunero ikasten

  • 87

    %

    erabiltzaile aktiboak

    90 egun igarota ere ikasten jarraitzen dute

  • Northbeam

  • ALTAVIA

  • Quadra

  • helioworks

  • Verado

Zer irabazten du zure enpresak Tutoro erabiliz?

Egunean 15 minutu besterik ez, mugikorrean eta eskola-ordutegirik gabe. Ikusi zer ekar diezaiokeen zure enpresari.

  • Lortu akordioak ingelesez

    Zuzendarien % 49k dio gaizki-ulertu baten ondorioz nazioarteko akordio bat bertan behera geratu dela. Tutoro erabiliz, zure langileek ingelesa hobetzen dute, irakasle partikular batekin baino 50 aldiz merkeago ere.

  • Zure langileek galdu nahi ez dituzten eskolak

    Adimen artifizialarekin, irakasleekin baino gehiago hobetu dute ahozko ingelesa. Tutoro erabilita, egunero ikasteko ohitura hartzen dute, eta joko-dinamikei esker, langileen % 88k gusturago ikasten dute.

  • Garatu zure langileen talentua eta aurreztu kontratazioetan

    Ikasteari garrantzia ematen dioten enpresetan, langileen atxikipena % 57 handiagoa da eta barne-mugikortasuna % 23 handiagoa. Horrela, kanpotik jende gutxiago kontratatu behar duzu.

Beste aukerekin alderatuta

Zergatik da hobea Tutoro?

Ikasteko askatasun handiagoa, kudeatzeko lan gutxiago eta gastuak aurrez planifikatzeko lasaitasuna.

Prezioa planaren eta langile kopuruaren araberakoa da

Taldeko eskolak

Irakasle partikularra

Tutoro

  • Langile bakoitzeko kostua

    180 - 320 $ hilean

    40 - 120 $ orduko

    Hilean $9-tik aurrera

  • Ikasteko ordutegia

    Eskolak ordutegi finkoan

    Aurrez erreserbatu behar dituzu eskolak

    Ikasi nahi duzunean, baita 15 minutu libre besterik ez dituzunean ere

  • Pertsonalizazioa eta motibazioa

    Erritmo bera talde osoarentzat, jolas-elementu gutxi

    Pertsonalizazioa irakaslearen araberakoa da

    Langile bakoitzaren mailara eta helburuetara egokitzen da, eta joko-dinamikek ikasten jarraitzeko gogoa pizten dute

  • Informazioa giza baliabideen sailarentzat

    Bertaratze-txostenak

    Giza baliabideetako sailak informazio gutxi jasotzen du aurrerapenari buruz

    Kontrol-panela denbora errealean + aurrerapen-txostenak

  • Enpresa osora zabaltzea

    Talde gehiago, koordinazio-lan gehiago

    Langile berri bakoitzarekin, gastu eta kudeaketa-lan gehiago

    Erraz zabaldu dezakezu prestakuntza langile guztietara

Lehen urratsak

Nola funtzionatzen du?

Erosi lizentziak zuzenean, gonbidatu langileak, eta arratsalde horretan bertan hasiko dira denak praktikatzen.

  • Aukeratu parte-hartzaile kopurua

    Aukeratu zenbat langilerentzat eta zenbat denborarako nahi duzun harpidetza.

  • Gonbidatu lankideak

    Itsatsi helbide elektronikoen zerrenda edo partekatu izena emateko esteka bera denekin.

  • Hizketan hasten dira

    Estekan sakatu, eta berehala hasiko dira lehen ikasgaiarekin.

  • Ikusi nola egiten duten aurrera

    Streak, asteko jarduera eta mailaren bilakaera, dena pantaila berean.

Ikasten jarraitzea

Zergatik ez diote ikasteari uzten?

  • Benetako klasea: hitz egin ozen

    Zuk hitz egiten duzu. Irakasleak erantzun, azalpenak eman eta ariketak proposatzen dizkizu solasaldian zehar.

  • Trebatu edozein egoeratarako

    Trebatu lan-elkarrizketa baterako, hitz egin medikuarekin, murgildu abentura batean edo asmatu zeure egoera.

  • Aukeratu norekin hitz egin

    Azentu eta izaera askotako irakasleak. Aukeratu erosoen sentiarazten zaituena.

  • Argi ikusi zer hobetu

    Saio bakoitzaren ondoren, ikusi zure puntuazioak eta behin eta berriz egiten dituzun akatsak.

  • Ahaztuko ez dituzun hitzak

    Ahaztear dituzun hitzak berriz agertuko zaizkizu jolas txikietan, ondo ikasi arte.

  • Ikasteko bidea, ez eduki-jario amaigabea

    Ikasgai bakoitzarekin aurrera egingo duzu mapan, eta mundu bat osatzean, hurrengoa irekiko zaizu.

  • Igo mailaz. Bai, benetan

    Sortu zure pertsonaia: ikasgai bakoitzarekin maila igoko du eta ligetan gora egingo du.

GIZA BALIABIDEEN SAILARENTZAT

Beti jakingo duzu zure langileak Tutoro erabiltzen ari diren

Ikusi panel bakarrean nork ikasten duen, zer aurrerapen egiten dituen eta zer ingeles-maila duen. Ez duzu inoren atzetik ibili beharko nola doan galdetzen.

Langileen jarduera

Azken 30 egunak · adibideko datuak

  • Lizentzia aktiboak

    Ikusi ordaindutako lizentzietatik zenbat erabiltzen dituzten langileek astero

  • Langile bakoitzaren ingeles-maila

    A1-C1 maila, CEFR eskalaren arabera. Ikasi ahala eguneratzen da.

  • Langile bakoitzaren jarduera

    Asteko ikasketa-minutuak, egindako ikasgaiak eta Streak

  • Txostenak, finantza-sailak behar dituenean

    Esportatu pantailan ikusten dituzun datu berak CSV formatuan.

Norentzat da Tutoro?

Ingeles pixka bat gehiago jakiteak eguneroko lana errazten dienentzat.

Hasi

  • Bezeroarentzako arreta-taldeak

  • Salmentak

  • Ingeniaritza

  • Ostalaritza

  • Txikizkako merkataritza

  • Osasungintza

  • Marketina

Arrakasta-kasuak

Zer aldatu da hiru enpresa hauetan?

  • Lehen kosta egiten zitzaigun langileek ingelesa ikasten jarraitzea. Tutoro erabiliz gustura ikasten dute eta ez dute uzten. Gainera, enpresak eskaintzen dien abantaila baliagarritzat dute. Langileak gusturago daude orain.

    Giza baliabideen zuzendaria

    Northbeam

  • Gure langileek konfiantza handiagoz artatzen dituzte orain nazioarteko bezeroak, eta gutxiagotan bideratu behar dituzte arazoak arduradunengana. Hobeto komunikatzen dira, beren kabuz moldatzen dira eta bezeroei zerbitzu hobea ematen diete.

    Bezeroarentzako arretako arduraduna

    Altavia

  • Azkenean argi ikusten dugu prestakuntzan inbertitutakoak zer ematen digun. Tutoro aplikazioaren datuekin badakigu langileek zenbat parte hartzen duten, zenbat aurreratzen duten eta zer landu behar duten oraindik. Orain benetako datuetan oinarrituta hartzen ditugu erabakiak.

    Eragiketa-zuzendaria

    Helioworks

Prezioak

Langileko, hilean $9-tik aurrera

Zenbat langilek ikasiko dute?

Zure langile guztiek ikasten jarraitzeko, prezio berezi bakarra.

langile bakoitzeko, hilean

Taldeko eskolekin ordainduko zenukeena

Irakasle partikular batekin ordainduko zenukeena

Egin ditzagun kontuak elkarrekin

1,000 ikasletik gora badituzu, zure enpresarentzako aurrekontua prestatuko dugu, kopuruaren araberako deskontuekin eta faktura bidez ordaintzeko aukerarekin. Gure salmenta-taldeak zurekin batera egingo ditu kalkuluak.

Erreserbatu demo bat

Harpidetzaren iraupena

ikasle

Tutoro, zure plana

Eman baja nahi duzunean

Zenbat langilek ikasiko dute?

Zure langile guztiek ikasten eta ondo pasatzen jarraitzeko, prezio bakarra eta deskontuarekin.

Ohiko galderak

  • Nola hasi Tutoro erabiltzen gure enpresan?

    Sortu zure enpresaren kontua, aukeratu zenbat lizentzia behar dituzun eta gonbidatu langileak. Bakoitzak bere mailara eta helburuetara egokitutako ingeles-eskolak izango ditu. Lehenik Tutoro nola dabilen ikusi nahi duzu? Erreserbatu demo bat.

  • Zenbat balio du eta nola ordaintzen dut?

    Tutoro hilean langile bakoitzeko $9-tik aurrera duzu, gutxienez 5 langilerentzat. Ordaindu txartelarekin edo sortu faktura automatikoki zure enpresaren panelean.

  • Langile baten lizentzia beste bati eman diezaioket?

    Bai. Langile batek enpresa uzten badu edo sarbidea behar ez badu, eman haren lizentzia beste bati. Horrela, ez duzu lizentzia berririk erosi beharko langile bat ordezkatzen duzun bakoitzean.

  • Nahi dudanean gehitu edo kendu ditzaket lizentziak?

    Gehitu edo kendu lizentziak zure beharren arabera, betiere gutxienez 5 mantenduta. Ordainketa nola egokituko den zure harpidetzaren baldintzen araberakoa da.

  • Zer ikasten dute langileek Tutoro erabiliz?

    Tutoro aplikazioan ingelesa ikasteko dena duzu: AI bidezko irakaslearekin eskolak, mintzamena, entzumena eta irakurmena lantzeko aukera, ariketa interaktiboak, ahoskeraren azterketa eta berehalako zuzenketak. Dena aplikazio bakarrean.

  • Egokitzen al da Tutoro langile bakoitzaren ingeles-mailara?

    Bai. Langile bakoitzak bere mailara eta helburuetara egokitutako ikasketa-plana du. Jolas moduko jarduerek ikasten jarraitzeko gogoa pizten diote.

  • Zenbat denbora behar dute langileek egunero ikasteko?

    Langileek 15 minutuko saioekin ere ikas dezakete, tartea dutenean. Ez dago ordutegi finkorik, eta ez dute eskolarik erreserbatu behar.

  • Nola mantentzen du Tutoro aplikazioak langileen motibazioa?

    Tutoro erabilita, zure langileek neurrira egindako ikasgaiak, joko-dinamikak, sariak eta ariketa interaktiboak dituzte. Horrela, egunero ikasteko gogoa piztu eta ohitura hartzen dute.

  • Giza baliabideetako arduradunek langile bakoitzaren aurrerapena ikus al dezakete?

    Bai. Zure enpresaren panelean ikusiko duzu langile bakoitzak zenbatetan ikasten duen eta zer aurrerapen egiten dituen. Horrela, giza baliabideetako arduradunek erraz jarrai dezakete parte-hartzea eta talde osoaren bilakaera.

  • Langileek enpresako helbide elektronikoa behar al dute?

    Ez. Gonbidapenaren kodea ez dago helbide elektroniko bati lotuta. Kodea aktibatzen duenak eskuratuko du lizentzia. Langileak dagoeneko Tutoro kontu pertsonal batekin erabiltzen badu, bere Streak, liga eta hiztegia mantenduko ditu. Lizentzia lehendik duen kontuari gehituko zaio, besterik gabe.

  • Gutxienez zenbat langile behar dira hasteko?

    5 langile nahikoa dira zure enpresan Tutoro erabiltzen hasteko. Enpresa txikientzat nahiz hazten ari direnentzat aproposa.

Aurrerapen handiak, egunez egun

Eskaini zure langileei ingelesa ikasteko modu hobea: bakoitzaren neurrira egindako saio erakargarriak, edozein lanegunetan erraz egitekoak.

Hasi

Erreserbatu demo bat